Berriak
GOMENDIOAK

MAKUSI bideo plataforma: aste honetarako gomendioak!

Plataforman eduki eskaintza zabala aurkituko duzu, doan, euskaraz eta adin-tarte desberdinentzat (0-4 urte, 5-7 urte eta + 8 urte).

Marrazki bizidunak, telesailak, filmak, anime-ak, magazinak… Oporretan ere MAKUSI bideo plataformaren edukiak ikusteko tartetxo bat atera dezakezu! Estreinakoz ikusgai diren edukiez eta belaunaldiz belaunaldi igaro diren edukiez gozatu ahalko duzu. Guztia, euskaraz eta doan!

Aste honetarako hiru saio gomendatzen dizkizugu:

Mya Go (0-4 urte)

Lehenengo bi denboraldiak daude ikusgai MAKUSI bideo plataforman. Mya Go familiarekin bizi da Everyday Cityn. Oso alaia da, eta denetik egitea gustatzen zaio: kometarekin jolasean aritu, oporretan joan... Gauza txikinenekin ere disfrutatzen du.

Berebiziko espioiak (5-7 urte)

Samek, Alexek eta Cloverrek bi bizimodu dituzte. Alde batetik, Berverly Hills institutuko ikasle gazteak dira. Baina bestetik, WHOOPS erakundearentzako lan egiten duten espioiak ere badira. Jerryren esanetara, gaizkilerik arriskutsuenak harrapatzeko gai izango dira.

Shin Chan (+ 8 urte)

Shin chan bost urteko mutiko dibertigarri, ausart eta lotsagabe xamarra da. Beti du erantzun barregarriren bat edozein egoeratarako. Ipurdi-dantza egiten iaioa da eta emakume ederren aurrean burua galtzen du.

MAKUSI bideo plataformaren inguruko informazio guztia irakurtzeko, sartu hemen. Edukiak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, zure kontuaren barruan adinaren araberako profilak sortzea gomendatzen dizugu.

Zure interesekoa izan daiteke...

Toalla, txanoa, frisbee-a eta motxila jarri ditugu salgai EITB Dendan, eta kale ekitaldietan ere erosi ahalko dira.
Karta joko erraz eta azkarra da, adin guztietako pertsonentzako aproposa, eta EITB Dendan sartuta erosi ahalko duzu.
MAKUSIk Instagramen, TikToken eta YouTuben dituen kontuetan sareetarako prestatutako eduki esklusiboez gozatzeko aukera izango duzu.
Kideek bidalitako argazkiekin egindako bideo berezia argitaratuko dugu astero, larunbatetan, eta argazkiak gure plataformara igotzeko prozesua erraz-erraza izango da!
Gehiago kargatu