Berriak
ZOZKETA

Gipuzkoako kostaldea ezagutzeko itsas ibilbidearen irabazlea

Ibilbidean zehar, besteak beste, Donostiako portua, Pasaiako badia, Jaizkibelgo itsaslabarrak eta Kontxako badia ikusteko aukera aparta izango du.

Azken asteotan, Ozeanoen Nazioarteko Egunaren harira, zozketa berezia abiarazi dugu MAKUSIn. Maialen Garbisuk “2 Badia” izeneko itsas ibilbidea irabazi du, Brai-ren eskutik, lau lagunentzat.

Zorionak, Maialen!

Kantauri itsasotik ibilbidea egiteko eta Gipuzkoako kostaldeko txokorik ederrenak ezagutzeko aukera paregabea izango duzu, tartean, Donostiako portua, Pasaiako badia, Jaizkibelgo itsaslabarrak eta Kontxako badia.

Itsas ibilbideak 2 orduko iraupena izango du eta honako hau hartuko du barne:

- Audiogida.

- Polaroid argazki bat, oroigarri gisa gorde dezazun.

- Edaria (ura edo alkoholik gabeko freskagarria).

Irtenaldiak egunean zehar ordutegi desberdinetan egingo dira. Paisaia ikusgarriak eta olatuen soinuak lagun dituzula, ibilbidea azken txandan egitea aukeratzen baduzu, ilunabar ederraz gozatu ahalko duzu!

Oharra:

MAKUSI taldea jarriko da harremanetan irabazlearekin.

Zure interesekoa izan daiteke...

Toalla, txanoa, frisbee-a eta motxila jarri ditugu salgai EITB Dendan, eta kale ekitaldietan ere erosi ahalko dira.
Karta joko erraz eta azkarra da, adin guztietako pertsonentzako aproposa, eta EITB Dendan sartuta erosi ahalko duzu.
MAKUSIk Instagramen, TikToken eta YouTuben dituen kontuetan sareetarako prestatutako eduki esklusiboez gozatzeko aukera izango duzu.
Kideek bidalitako argazkiekin egindako bideo berezia argitaratuko dugu astero, larunbatetan, eta argazkiak gure plataformara igotzeko prozesua erraz-erraza izango da!
Gehiago kargatu