Berriak
EZ GALDU HITZORDUA!

Araba Euskaraz, ekainaren 16an, Olarizun!

MAKUSIk txoko berezia izango du jaian, eta bildutako dirua Oiongo San Bizente ikastolara bideratuko dute.

Ekainaren 16an Arabako ikastolen aldeko jaia egingo da Olarizun (Gasteiz). Ekitaldian bildutako dirua Oiongo San Bizente ikastolara bideratuko dute. Mugarik gabe, euskaraz bizi, hezi eta hazi nahi duten guztientzat. Mugaezin Araban euskara! izango du goiburu aurtengo jaiak, eta helburu nagusia udalerri horretan eta orokorrean, Arabako Errioxan, euskararen erabilera aldarrikatzea, bultzatzea eta zabaltzea izango da.

MAKUSI Gunea

MAKUSIk txoko propioa izango du Araba Euskarazen barruan. Familia osoari zuzendutako jarduerak antolatuko dira: besteak beste, egurrezko jokoak, proiekzio gunea (“Power Up”, “Kalaxka” eta “Potx eta Lotx” saioak ikusgai izango dira), joko interaktiboak eta salmenta gunea, MAKUSI Unibertsoko produktu guztiekin.

Aurrekoa gutxi balitz, “Go!azen”eko aktoreak ere bertan izango dira, eta kontzertua eskaintzeaz gain, ume eta gaztetxoekin argazkiak aterako dituzte photocall-ean.

Gogoratu, ekainaren 16an hitzordua izango duzu gurekin, Olarizun. Han izango gaituzu zain!

Zure interesekoa izan daiteke...

Egiten du  00:54 min.
Karta joko erraz eta azkarra da, adin guztietako pertsonentzako aproposa, eta EITB Dendan sartuta erosi ahalko duzu.
2024/05/28 - 12:54
Egiten du  02:43 min.
Birch Small, karikaturagilea izan nahi duen otaku neskatoa, da protagonista nagusia. Lagunekin abentura ahaztezinak biziko ditu egunero.
2024/05/27 - 14:43
Egiten du  00:43 min.
MAKUSIk Instagramen, TikToken eta YouTuben dituen kontuetan sareetarako prestatutako eduki esklusiboez gozatzeko aukera izango duzu.
2024/05/14 - 12:43
Egiten du  01:21 min.
MAKUSI bideo plataforma berriak adin guztietako umeei eta gaztetxoei zuzendutako edukiak eskaintzen ditu, euskaraz, nonahi eta noiznahi ikusteko.
2024/05/15 - 13:21
Gehiago kargatu