ZOZKETA
ZOZKETA

“Go!azen 12”ko aldizkari berria zozkatuko dugu!

Adi, “Go!azen” zaleok! Zozketa berri batekin gatoz. Telesailaren 12. denboraldiko erdialdera iristen hasi gara jada… eta hori ospatzeko, “Go!azen” aldizkari ofizialaren 10 ale berri zozkatuko ditugu. Aldizkariaren 21. zenbakiaz gozatzeko aukera izango duzue!

Go!azen unibertsoko sekretu guztiak jakingo dituzue; Azpiren (Yan Pinto) eta Gaizkaren (Luken Urruzmendi) elkarrizketak irakurtzeko aukera izango duzu, atal berrien inguru informazioa, denbora-pasak, posterra, pegatinak, abestien letrak… Hau guztia eta gehiago izango duzu esku artean!

Eta sekretu txiki bat… Lorea Intxausti (June)  zertan dabilen ere  jakiteko aukera izango duzu aldizkarian bertan!

Basakabiko abenturak pantailetatik haratago doazelako, ez galdu zozketan parte hartzeko aukera!

Oharrak:

-              MAKUSI taldea jarriko da harremanetan irabazleekin.

-              Parte hartzeko azken eguna: abenduak 23 (12:00ak arte).

Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn. 


Arrakasta

Errorea

Akats bat egon da

Ez dago daturik

Ez dago kide gehiagorik parte hartzeko.

Eskerrik asko parte hartzeagatik!

“Go!azen 12”ko aldizkari berria zozkatuko dugu!

Basakabiko sekretu guztiak ezkutatzen dituen aldizkari berriko 10 ale ditugu Makusi Klubeko kideen artean banatzeko. Eskuratu ezazu zurea!

Erabaki zein kidek hartuko duen parte

Aukeratu erantzun bat

Goazen aldizkariaren 21 alearen zozketa

Goazen aldizkariaren 21 alearen zozketa

Zure interesekoa izan daiteke...

Duela  10:07 min.
Umorea, dantza eta gabon giroa ardatz hartuta, haur eta gaztetxoentzako ekitaldi bereziak izango dira lau hiriburu desberdinetan, Potx eta Lotx pailazoen eskutik eta gonbidatu ugarirekin
2025/11/18 - 10:07
Duela  min.
Abenduaren 13tik 29ra Bilbon egingo den haur eta gazteentzako nazioarteko zinemaldia gertutik bizitzeko aukera izango duzu
Duela  min.
Donostian, Iruñean, Bilbon eta Gasteizen izango da Gabon giroko ikuskizuna, eta sarrerak zozkatu ditugu Makusi klubeko kideen artean.
Duela  02:08 min.
Magiak eta ilusioak gainezka egiten duen sasoi honetan, pelikula eta eduki berri ugariz gozatzeko aukera izango dugu, besteak beste, “Heidi, katamotzaren erreskatea”.
2025/12/11 - 14:08
Gehiago ikusi
Ez galdu hau!