“Eguberri On, Makusi” ikuskizunetarako sarrerak zozkatu ditugu!
Donostian, Iruñean, Bilbon eta Gasteizen izango da Gabon giroko ikuskizuna, eta sarrerak zozkatuko ditugu Makusi klubeko kideen artean
Bost sarrera laukoitz zozkatu ditugu abenduaren 22tik hasita urtarrilaren 4ra bitartean ospatuko diren “Eguberri On, Makusi” ikuskizunetarako! Ikuskizun guztiak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira:
-Abenduak 22. Kursaal (Donostia)
- Abenduak 27. Baluarte (Iruñea)
- Urtarrilak 2. Euskalduna Bilbao
- Urtarrilak 4. Europa Jauregia (Gasteiz)
Potx eta Lotx pailazoek, Izaskun eta Xabi Soundekin batera, abenturaz beteriko ikuskizun zoragarria eskainiko digute Gabon giro magikoan barrena, umorea, ilusioa, dantza eta magia uztartuz. Hori bai, MAKUSI unibertsoko beste zenbait artista izango dituzte beraiekin batera: “Power Up”, “Go!azen” eta “Mari Sorgin Ehiztari” telesailetako pertsonaiek hartuko dute parte.
IRABAZLEAK:
Kursaal (Donostia): Mara Larrañaga Azpitarte, Uxuri Landa Kalbo, Maddi Vaquero Zubillaga, Malen Lekue Pascua eta Izaro Ezponda Iriondo.
Euskalduna BIlbao: Ane Amarika BIlbao, Oinatz Gonzalez Urkitza, Arixen Herreros Villa, Kala Lauzirika Guenaga eta Eneko Redondo Belaza.
Europa Jauregia (Gasteiz): Irai Deogracias Alonso, Gaia Etxaniz Añorga, Chloe Ochotorena Mendiola, Ganix Erostarbe Aramburu eta Enare Ibañez de Opakua Urkiola.
ZORIONAK!
Makusi Gune berezia
Ikuskizunen ondoren Makusi Guneko ekintza bereziez gozatzeko aukera izango duzue.
Ez galdu umorea, dantza eta gabon giroa uztartuko dituen ikuskizun zoragarri honetaz gozatzeko aukera!
Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn.
Arrakasta
Errorea
Akats bat egon da
Ez dago daturik
Ez dago kide gehiagorik parte hartzeko.