'Go!azen'en produktu berriak zozketatu ditugu, ikasturtea ondo hasteko
Denboraldi berriarekin batera, produktu berriak daude eskuragai EITB dendan, eta MAKUSI klubeko kideen artean hainbat sorta zozkatu ditugu
Eskolara buelta samurrago egiteko MAKUSIn zozketa berezi bat antolatu dugu. 'Go!azen' telesailaren produktu sorta bat banatu dugu: motxila, koadernoak eta botilaz osatuta pack berezia. Produktu gehiago nahi badituzue, EITB Denda-n sartu eta bertan aurkituko dituzue.
IRABAZLEA:
IRATI LABANDIBAR ORONOZ
'Go!azen' telesailaren 12.denboraldiak denetariko osagaiak izango ditu: abenturak, misterioa, gaztaroko maitasuna, komedia, drama… Horrekin batera, egungo eta betiko euskal talde eta abeslarien kanten moldaketak entzun ahal izango dira, ohi denez. Laster berri gehiago izango dituzue, bitartean, aurreko denboraldiak, bideo bereziak eta zuzeneko ekitaldiak aurkitu ditzakezue MAKUSIn.
Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn.
Arrakasta
Errorea
Akats bat egon da
Ez dago daturik
Ez dago kide gehiagorik parte hartzeko.