Animadebarako sarrerak zozketatu ditugu
“Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute” film luzea irailaren 6an izango da ikusgai, Deban.
Irailaren 3tik 6ra egingo da Animadeba Nazioarteko animazio jaialdia, Deban. Urtero legez, egitarau zabala prestatu dute, animazio zinemaren zaleen gozamenerako. Besteak beste, film emanaldiak, musika ikuskizunak eta tailerrak antolatu dituzte, eta azken egunerako, sari-banaketa ekitaldi handia.
Bada, MAKUSI Klubeko kideek “Azerik eta erbik basoa salbatzen dute” film luzea ikusteko doako sarrerak lortzeko aukera izan duzue! Irailaren 6rako izango da emanaldia, 17:00etan. Guztira sei sarrera bikoitz zozkatu ditugu, hemen behan irabazleen zerrenda.
BEÑAT GIL AGIRRE
AIMAR ROMERA LETE
AINERE ZUGASTI SALEGI
UDANE GIL AGIRRE
AMETS ORUESAGASTI LARRINAGA
KATRIN LANDA MAYORA
AMESLARIEN BANDA saioa ere jaialdian ikusgai
Horretaz gain, Makusi unibertsoko beste protagonista batzuk ere Deban izango dira, Ameslarien banda animazio birtualarekin garatutako saioa ere proiektatuko dute jaialdian, irailaren 5ean, 11:00etan. Informazio gehiago eta programazio dena izateko sartu Animadebako webgunean.
Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn.
Arrakasta
Errorea
Akats bat egon da
Ez dago daturik
Ez dago kide gehiagorik parte hartzeko.