ABENDUAREN 23RA ARTE
ZOZKETA

ZOZKETA: Zinetxiki jaialdiko film laburrak pantaila handian ikusi nahi?

Abenduaren 27an (ostirala) emanaldia antolatu dugu EITBren Bilboko egoitzan, eta 60 gonbidapen laukoitz zozkatuko ditugu guztira! Ez gehiago itxaron eta zozketan izena eman!


Urtez urte, Zinetxiki ume eta gaztetxoentzako zinemaldiak nazioarteko film laburrez gozatzeko aukera ematen du. Aurten, abenduaren 27an (ostirala), lan horiek pantaila handian ikusi ahalko dituzue! Hitzordua EITBren Bilboko egoitzan izango da, Multibox aretoan, 12:00etan hasita!

Zinetxiki zinemaldiak aniztasuna, irudimena eta sormena bultzatzea du helburu, baita egungo sortzaileen lanen erakusleiho izatea ere.

MAKUSIn abenduaren 27an Bilboko egoitzan egingo dugun emanaldirako 60 gonbidapen laukoitz (hau da, 240 gonbidapen guztira) zozkatuko ditugu!

Ohi legez, parte hartzeko derrigorrezkoa izango da MAKUSI Klubeko kidea izatea, webgunean saioa hastea eta zozketan izena ematea, beheko aldean aurkituko duzuen galderari erantzunda.

Gabonetarako plan bila ari bazarete, ez galdu etortzeko aukera!

ZORTE ON!

Oharrak:

- Parte hartzeko azken eguna: abenduak 23 (12:00ak arte).

- MAKUSI taldea jarriko da harremanetan irabazleekin.

Arrakasta

Errorea

Akats bat egon da

Ez dago daturik

Ez dago kide gehiagorik parte hartzeko.

Eskerrik asko parte hartzeagatik!

Zinetxiki emanaldira etortzeko sarreren zozketan parte hartu!

Abenduaren 27an (ostirala) emanaldia antolatu dugu EITBren Bilboko egoitzan, eta 60 gonbidapen laukoitz zozkatuko ditugu guztira! Ez gehiago itxaron eta zozketan izena eman!

Erabaki zein kidek hartuko duen parte

Aukeratu erantzun bat

ZOZKETA Zinetxiki jaialdiko film laburrak pantaila handian ikusi nahi

ZOZKETA Zinetxiki jaialdiko film laburrak pantaila handian ikusi nahi

Beste albiste batzuk

Duela  02:01 min.
“Robin Hood” (4. denboraldia), “Pintxo aldaketa klimatikoaren aurka”, “Iratxoen kantu sekretuak”, “Hur ikasten” eta “Lizen sormen tailerra” marrazki bizidunak ikusteko aukera izango da.
2024/12/09 - 14:01
Duela  01:44 min.
Azaroaren 22tik aurrera izango dira ikusgai MAKUSI bideo plataforman. Astero, gainera, MAKUSI unibertsoko saioen atal berriak ere estreinatuko dira.
2024/11/22 - 13:44
Duela  08:58 min.
Ume eta gaztetxoei zuzenduta, umorea, musika eta dantza uztartuko ditu ikuskizunak, Gabon giroan murgilduta, Potx eta Lotx pailazoen eskutik eta gonbidatu ugarirekin.
2024/11/22 - 08:58
Duela  02:34 min.
Datozen hilabeteotan egongo diren kontzertuen zerrenda kontsultatu. Ohi legez, Basakabiko neska-mutilek hainbat herri eta hiri dantzan jarriko dituzte! Agenda atera eta datak ongi gorde!
2024/11/07 - 14:34
Gehiago kargatu
Ez galdu hau!