ZOZKETA: Euskalduna Jauregian “Gora Musika!” emanaldia ikusteko sarrerak!
Auditoriumeko oholtza gainean Bilboko Udal Musika Bandarekin arituko dira, 12:00etatik aurrera, eta familia osoari zuzendutako ikuskizuna izango da.
Abenduaren 1ean, igandea, “Gora Musika!” ikuskizuna hartuko du Bilboko Euskalduna Jauregiak. Ene Kantak taldeko kide ziren Enekok eta Nereak sortutako musika proiektu berria da “Gora Musika!”, betiko helburua mantenduta: euskara kale eta txoko guztietan zabaldu, hizkuntza eskoletatik atera eta alaitasuna eta bizipoza hedatzea.
Auditoriumeko oholtza gainean Bilboko Udal Musika Bandarekin arituko dira, 12:00etatik aurrera, eta familia osoari zuzendutako ikuskizuna izango da.
Ene Kantak taldeko abestirik ezagunenez gain, abesti berriak ere entzuteko aukera izango da. Horien artean, magiaz beteriko ipuin bat kontatuko dute norberak bere gorputza den bezalakoa maitatu behar duela erakusteko.
“Gora Musika!” ikuskizunaz zuzenean gozatu nahi? Bada, ez galdu gure zozketa berrian parte hartzeko aukera! MAKUSIn bost sarrera laukoitz zozkatuko ditugu!
Gure webgunean saioa hasi, eta erantzun zozketaren beheko aldean aurkituko duzun galderari!
Zorte on!
Oharrak:
- Parte hartzeko azken eguna: urriak 28 (egun hori barne).
- MAKUSI Taldea jarriko da harremanetan irabazleekin.
Arrakasta
Errorea
Akats bat egon da
Ez dago daturik
Ez dago kide gehiagorik parte hartzeko.