Berriak
BERRIA

MAKUSIren “Gabonetako desira magikoa” ikuskizuna Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen!

Potx eta Lotx izango dira protagonista nagusiak, “Go!azen” eta “Kalaxka” saioetako pertsonaiekin batera. Gabon giroan murgildurik, abesti, dantza, abentura eta sorpresa ugari izango dituzte zain. Gorde datak, sarrerak laster izango dira eskuragai.

Gabon sasoia magiaz betetzera dator aurten familia osoari zuzendutako MAKUSIren “Gabonetako desira magikoa” ikuskizun bira. Guztira lau emanaldi izango dira, eta 17:30ean hasiko dira guztiak:

- Abenduak 19. BILBO (Euskalduna Bilbao) SARRERAK HEMEN

- Abenduak 27. DONOSTIA (Kursaal) SARRERAK HEMEN

- Urtarrilak 2.  GASTEIZ (Europa Jauregia) SARRERAK HEMEN *

- Urtarrilak 3.  IRUÑEA (Baluarte) SARRERAK HEMEN 

Potx, Lotx, Xabi Sound eta Izaskunek gutun bat aurkituko dute. Aspaldi planetako lehen zuhaitzaren egur zatiak munduan zehar sakabanatu zirela irakurriko dute. Zatiak elkartzen dituenak, zuhaitz magikoaren zatiak direnez, desio bat eskatzeko aukera izango du. Denen artean desio bakar bat eskatuko dute: leku bakoitzean Gabonek beren berezitasunak mantentzea. Horretarako, zuhaitzaren egur zatiak banatuta dauden lekuetara bidaiatzea erabakiko dute.

Gabon giroan murgildurik, abesti, dantza, abentura eta sorpresa ugari izango dituzte zain, MAKUSI unibertsoko “Go!azen” eta “Kalaxka” saioetako pertsonaiekin batera.

*OHARRA: Gasteizko ikuskizunerako sarrerak lortzeko, Umeen Gasteizeko Gabonetako Parkerako egun horretarako sarrera erosi beharko da. Urtarrilaren 2rako sarrera erosi, arratsaldeko txanda aukeratu eta “ikuskizunentzako sarrera” aukeratu beharko da.

Azkenik, gogoratu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak jarraitzeaz, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak topatuko dituzu bertan. Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!

Zure interesekoa izan daiteke...

Duela  09:36 min.
Basakabik ateak irekiko dizkigu beste urte batez, baina oraingoan musika akademia batean eraberrituta. “Txakur Patruila” marrazkien 4. denboraldia, aldiz, abentura berriz beteta etorriko da.
2026/11/02 - 09:36
Duela  08:13 min.
Laguardian kokatuta dagoen Bodegas Lozano upategian esperientzia batean murgiltzeko eta Silken Villa de Laguardia hotelean gau bat igarotzeko prest?
2026/10/29 - 08:13
Jaia
Duela  08:00 min.
Jaia
Makusi unibertsoaren topagune bihurtu da BEC! egun osoan zehar. Musika, jolasak, ikuskizunak eta denetariko ekintzak izan dira larunbateko jai handian, tartean “Go!azen 13”ren aurrestreinaldia.
2026/10/11 - 08:00
Estreinaldia
Duela  02:14 min.
Estreinaldia
Udako bideokliparen grabazioa eta denboraldi berriko argazkiak egin ondoren, “Goazen 13” telesailaren grabaketak martxan dira jada. Lau aurpegi berri izango ditu aurtengo denboraldiak.
2026/06/09 - 14:14
Gehiago ikusi
Ez galdu hau!