Planak
GABONAK
Olentzero eta Mari Domingi Landetxon zain dituzu!
Gabon hauetan, plan berezia duzue zain, Izenaduba Basoaren magia berriro bizi familian.
Mungiako Landetxo Guneak Gabonetako esperientzia berezia prestatu du aurten ere, Olentzero eta Mari Domingi protagonista direla. Aurten, gainera, berrikuntza ugari, sorpresa berriak eta guztiz berritutako dekorazioa aurkituko dituzue, txikienek eta helduek Gabonetako magia bete-betean bizi dezaten.
Esperientzia osatzeko, MAKUSIren eskutik familia osoarentzako tailerrak ere izango dira, haurrek jolastu, sortu eta Gabonetako giroaz gozatzeko. Euskal mitologia, fantasia eta familian partekatzeko une bereziak uztartzen dituen plana izango da.
Prestatu gutuna eta Olentzero eta Mari Domingi bisitatu!
Zure interesekoa izan daiteke...
Gehiago ikusi