Berriak
BERRIA

“Zientzia Piztia” eta “Henry Danger” saioen estreinaldiak eta askoz gehiago, maiatzean, MAKUSIn!

Zientzia etxeko txikiengana hurbiltzeko saio berria izango dugu ikusgai: "Zientzia Piztia". Halaber, Henry Danger, Ztanda eta estreinaldi gehiago iritsiko dira plataformara hil honetan.

Henry Danger – Maiatzak 1

Badator akzioa, komedia eta abentura! Presta zaitez Henry Hart ezagutzeko, 13 urteko mutikoa; lanaldi baten bila, Kid Danger izatera iritsiko da, Man Kapitaina superheroiaren praktiketako laguntzailea. Bere identitate berria isilpekoa izango denez, Henryk bizimodu bikoitza izaten ikasi beharko du. Prest al zaude misio zirraragarri honen parte izateko?

Ztanda – Maiatzak 8

Barbara Goenagak eta Iker Villak aurkeztutako talent showa bueltan izango dugu maiatzaren 8tik aurrera. “Ztanda” saioaren 3. denboraldia hastear dago, jada prest daude 12 lehiakideak eta datorren ostiraletik aurrera atala MAKUSIn izateaz gain, saio bakoitzeko kantu bilduma ikusgai izango duzue! Kantu klasiko, moderno eta berritzaileak landu beharko dituzte lehiakideek eta erronka ugari gainditu beharko dituzte “Ztanda” saioko izar berriak bilakatzeko. Ostiralero elkarrekin eztanda egiteko prest?

Zientzia Piztia – Maiatzak 15

Arnaitz Fernandez fisikari eta meteorologoaren eskutik, ume eta gaztetxoak zientziara gerturatzea du helburu “Zientzia Piztia” saio berriak. Esperimentuen bitartez, atal bakoitzean abentura zientifiko txiki batean murgilduko gara eta Arnaitzek berak saioan egindakoa, etxeko txikienekin batera praktikan jartzeko aukera ezin hobea izango da: ura dantzan jarri, izotza arrantzatu, marrazkiak bizidun bihurtu.... Murgildu gaitezen elkarrekin zientziaren munduan!

Pottokiak 3D – Maiatzak 22 (atal berriak)

Dibertsio urdina basora itzuliko da! “Pottokiak 3D” telesaila abentura berriekin dator, magia gehiagorekin eta sorpresa askorekin. Pottokina, Pottoki aita eta bere lagunek erronka zirraragarriei aurre egin beharko diete eta Gargamelen plan maltzurrak ere saihestu beharko dituzte tarteka. Barreak, adiskidetasuna eta pottokikeriak zain dituzu atal bakoitzean. Herrixkarik dibertigarrienera itzultzeko prest?

Eklipsea – Maiatzak 29

2026ko abuztuaren 12an biziko dugun eguzki-eklipsearen harira, Arnaitz Fernandezen eta June Ansoleagaren eskutik, 6 atalez osaturiko saio berezia izango dugu bideo-plataforman. Haur eta gaztetxoek eguzki-eklipsearen nondik norakoak ikasiko dituzte bi aurkezleek gidatutako atal berezi hauen bidez.

Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!

Zure interesekoa izan daiteke...

Duela  09:30 min.
94.000 erabiltzaile baino gehiago ditu haur eta gaztetxoentzako EITBren plataformak. Urteurrena behar bezala ospatzeko, ekitaldi berezia egin da astearte honetan, 200 bat ikaslerekin. Bertan izan dira MAKUSI unibertsoko pertsonaiak.
2026/04/28 - 09:30
Duela  07:00 min.
Papiroflexia ardatz hartuta, eskulanak egiteko saio dinamikoa da Makusi plataformarako sortutako ekoizpen hau.
2026/04/10 - 07:00
Duela  min.
Bada denbora “Go!azen 12” denboraldiari amaiera eman geniola, baina ongi dakigu “Go!azen” unibertsoak ez duela mugarik. Hortaz, aldizkari berriko 10 ale zozkatu ditugu Makusi Klubeko kideen artean banatzeko!
Duela  07:00 min.
Papiroflexia ardatz hartuta, eskulanak egiteko saio dinamikoa da Makusi plataformarako sortutako ekoizpen hau.
2026/04/10 - 07:00
Gehiago ikusi
Ez galdu hau!