Berriak
BERRIAK

MAKUSI Gunea Bilboko Aste Nagusian izango da!

Umeei zuzendutako hainbat ekimen jasoko ditu Makusi Guneak, egunero, Casilda Iturrizar parkean, abuztuaren 17tik 24ra

Heldu da Bilboko Aste Nagusia eta aurten ere Txikigunean izango da Makusi Gunea, ezin zuen hutsik egin zita garrantzitsu honetara. Aste osoan zehar, goizez zein arratsaldez, Casilada Iturrizar parkean, hainbat jolas eta ekimen jasoko ditu guneak, egurrezko jolasak, margotzeko gunea, porteria puzgarria, eta baita Makusi maskotarekin argazkiak ateratzeko aukera ere!

Halaber, MAKUSI Gunera bertaratzen direnek Klubaren inguruko informazio guztia jasoko dute, tartean, kide izateak dakartzan abantailen berri. Ondo pasatzeko eta esperientzia berriak bizitzeko familia-gunea ere izango da.  Ez galdu hitzordua!

MAKUSI udan ere bai

MAKUSIn edukiek ez dute etenik, plataforman eduki ugari izango duzue, zuen telesail, pelikula eta audio gustukoenaz gozatzen jarraitzeko. Gainera, jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!

Zure interesekoa izan daiteke

Duela  07:00 min.
Podkasten atalak handitzen jarraitzen du, oraingoan mundu osoko ipuinekin, kultura eta hizkuntza aniztasuna erakutsiz
2025/08/04 - 07:00
Duela  min.
Abuztuaren 22an Heidiren pelikula berria zinema aretoetara helduko da eta Makusi Klubekoa izatearren sarrerak lortu ditzakezue
Duela  07:00 min.
Irabazleak tablet bat irabazi du! Eskerrik asko zuen uda gurekin partekatu izanagatik!
2025/06/25 - 07:00
Planak
Duela  08:00 min.
Planak
Ekimen ugari proposatzen dizkizuegu uda honetarako Makusin, besteak beste, klubeko kide izateagatik dituzuen abantailez gozatzea, udako argazki lehiaketa, Makusi Guneak kalean izango dituen ekintzetan parte hartzea eta baita udako egunetarako pelikula esk
2025/06/26 - 08:00
Gehiago ikusi
Ez galdu hau!