Berriak
ZOZKETA

MAKUSI Gabon Festa: Donostiako emanaldirako sarreren irabazleak

Bost sarrera laukoitz zozkatu ditugu izena eman duzuen MAKUSI Klubeko kideen artean. Albistean sartu irabazleen zerrenda osoa kontsultatzeko! Sorpresaz beteriko emanaldia izango da!

Urtarrilaren 3an MAKUSI Gabon Festa egingo dugu Donostian, Kursaalen, 17:30ean hasita, eta MAKUSIn bost sarrera laukoitz zozkatu berri ditugu!

Potx eta Lotx pailazoek, Xabi Sound eta Izaskunekin batera, hainbat gorabehera, abentura eta bizipen ekarriko dizkigute oholtzara. Ohi legez, umorea, musika eta dantza ez dira faltako, oraingoan, Gabon giroan murgilduta.

Hona hemen irabazleen zerrenda:

- Alize Unanue Berdote

- Ziare Moro Agirre

- Enara Intxausti Zapiain

- Sara Osoro Alkorta

- Eki Etxeberria Bernal

ZORIONAK irabazleei, eta eskerrik asko zozketan parte hartu duzuen guztioi!

Oharrak:

- MAKUSI taldea jarriko da harremanetan irabazleekin.

- Derrigorrezkoa izango da, gutxienez, heldu batek sarreretako bat erabiltzea.

Potx eta Lox, laguntza bila

Aurten, Potx eta Lotx pailazoek Gabonetako festa antolatu behar dute, baina arazoren bat izango dute antolaketan. Horregatik, MAKUSI unibertsoko gainontzeko partaideei laguntza eskatuko diete: “Power Up”, “Go!azen”, “Kalaxka” eta “Irabazi Arte” telesailetako pertsonaiek hartuko dute parte, baita “Ztanda” saioko partaideek ere.

Gainera, emanaldia sorpresaz beterik egongo da!

Beste albiste batzuk

Duela  10:50 min.
Gozatu 7 urteko neskatoaren eta Botty tximinoaren abenturez! Ondo pasatu eta aldi berean ikasteko parada izango duzu, baita txoko berriak ezagutzeko ere!
2024/12/20 - 10:50
Duela  11:51 min.
MAKUSI unibertsoan sartu, eta gogokoen dituzen pertsonaien irudiekin argazki pila atera dituzue! Eta, badugu ZOZKETA ESKLUSIBOAKO irabazlea!
2024/12/10 - 11:51
Duela  02:01 min.
“Robin Hood” (4. denboraldia), “Pintxo aldaketa klimatikoaren aurka”, “Iratxoen kantu sekretuak”, “Hur ikasten” eta “Lizen sormen tailerra” marrazki bizidunak ikusteko aukera izango da.
2024/12/09 - 14:01
Duela  01:44 min.
Azaroaren 22tik aurrera izango dira ikusgai MAKUSI bideo plataforman. Astero, gainera, MAKUSI unibertsoko saioen atal berriak ere estreinatuko dira.
2024/11/22 - 13:44
Gehiago kargatu
Ez galdu hau!