Berriak
ZOZKETA

MAKUSI Gabon Festa Bilbon, sarreren zozketa: IRABAZLEAK

Bost sarrera laukoitz zozkatu ditugu, Euskalduna Jauregian ikuskizunaz gozatzeko, izena eman duzuen MAKUSI Klubeko kideen artean. Sartu albistean irabazleen zerrenda kontsultatzeko!
MAKUSI EUSKALDUNA 2024

Abenduaren 15ean (igandea) MAKUSI Gabon Festa egingo dugu Bilboko Euskalduna Jauregian, 17:30ean hasita.

MAKUSIn bost sarrera laukoitz zozkatu ditugu!

Hona hemen irabazleen zerrenda:

- Amets Ramos Henares

- Jugatz Berasategi Etxarte

- Gari Iñarrairaegi Lekube

- Lexuri Lekue Ugarte

- Eder Sancho Egues

Zorionak, eta han ikusiko dugu elkar! Eskerrik asko parte hartu duzuen lagun guztioi.

Oharrak:

- MAKUSI taldea jarriko da harremanetan irabazleekin.

Potx eta Lox, laguntza bila

Aurten, Potx eta Lotx pailazoek, Xabi Sound eta Izaskunekin batera, Gabonetako festa antolatu behar dute, baina arazoren bat izango dute antolaketan.

Horregatik, MAKUSI unibertsoko gainontzeko partaideei laguntza eskatuko diete: “Power Up”, “Go!azen”, “Kalaxka” eta “Irabazi Arte” telesailetako pertsonaiek hartuko dute parte ikuskizunean, baita “Ztanda” saioko partaideek ere.

Gainera, emanaldia sorpresaz beterik egongo da!

Gabonetan ere, MAKUSI zurekin!

Beste albiste batzuk

Duela  02:01 min.
“Robin Hood” (4. denboraldia), “Pintxo aldaketa klimatikoaren aurka”, “Iratxoen kantu sekretuak”, “Hur ikasten” eta “Lizen sormen tailerra” marrazki bizidunak ikusteko aukera izango da.
2024/12/09 - 14:01
Duela  01:44 min.
Azaroaren 22tik aurrera izango dira ikusgai MAKUSI bideo plataforman. Astero, gainera, MAKUSI unibertsoko saioen atal berriak ere estreinatuko dira.
2024/11/22 - 13:44
Duela  08:58 min.
Ume eta gaztetxoei zuzenduta, umorea, musika eta dantza uztartuko ditu ikuskizunak, Gabon giroan murgilduta, Potx eta Lotx pailazoen eskutik eta gonbidatu ugarirekin.
2024/11/22 - 08:58
Duela  02:34 min.
Datozen hilabeteotan egongo diren kontzertuen zerrenda kontsultatu. Ohi legez, Basakabiko neska-mutilek hainbat herri eta hiri dantzan jarriko dituzte! Agenda atera eta datak ongi gorde!
2024/11/07 - 14:34
Gehiago kargatu
Ez galdu hau!