“Irabazi Arte!”ren aurrestreinaldia, abenduaren 8an, Durangoko Azokan
MAKUSI unibertsoak bere tartea izango du aurtengo Durangoko Azokaren egitarauaren barruan. Batetik, Irudienea-Zugaza deritzon guneak “Irabazi Arte!”ren aurrestreinaldia hartuko du. Hala, Durangora bertaratzen direnek 4. denboraldiko lehenengo atala ikusteko abagunea izango dute, abenduaren 8an, 12:00etan hasita.
Aurreko denboraldian hainbat galdera erantzunik gabe geratu ziren: Arene berriro ibiltzeko gai izango da? Jonek Martxeloren eta Alaitzen azpijokoak agerian utziko ditu? Zer gertatuko da Lukarekin jipoia jaso ondoren? Ez galdu aurrestreinaldia!
Bestetik, MAKUSI ekosistemako hainbat lagun ere Durangon izango dira. Potx eta Lotxek sketch saioa eskainiko dute EITBren gunean, abenduaren 6an, 11:00etatik 11:30era. Ohi bezala, agertokian barrea, musika eta dantza uztartuko dituzte, Izaskun eta Xabi Soundekin batera. Ikuskizuna bukatutakoan, argazki-saioa egongo da.
Gainera, “Go!azen” eta “Irabazi Arte!” telesailetako aktoreekin argazkiak ateratzeko aukera ere izango da, honako egunotan:
- Abenduak 5. 16:00-19:00. “Go!azen”.
- Abenduak 6. 16:00-19:00. “Irabazi Arte!”.
- Abenduak 7. 11:00-13:00. “Go!azen”
- Abenduak 7. 16:00-19:00. “Irabazi Arte!”
Durangoko Azokan ere, MAKUSI zurekin!