Berriak
IRABAZI ARTE

“Irabazi Arte”ren grabaziora joateko irabazleen zerrenda

Telesaila nola grabatzen den ikusteko eta Printzesak futbol-taldearen kideak gertutik ezagutzeko aukera izango dute.

“Irabazi Arte”ren 4. denboraldia sorpresaz beterik dator! Uda honetan, estreinakoz, telesaila nola grabatzen den ikusteko eta Printzesak futbol-taldearen kideak gertutik ezagutzeko aukera eman dizuegu MAKUSIn. Horretarako, zozketa berezi bat martxan jarri genuen gure webgunean eta badakigu nortzuk diren irabazleak!  

Hona hemen zerrenda:

- Luar Ampurua Sanz

- Inge Olaizola Areso

- Karle Mendez Ferri

- Ilargi Bilbao Totorika

Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

Esperientzia ahaztezina izango da!

Derrigorrezkoa da irabazle bakoitza heldu batekin joatea, eta nahi izatekotan, beste lagun bat ere eraman ahalko du.

Eta, gogoratu, zozketa guztietan parte hartzeko ezinbestekoa da Klubeko kidea izatea, webgunean saioa hastea eta zozketaren beheko aldean aurkituko duzuen galderari erantzutea.

Oharra:

MAKUSI Taldea jarriko da harremanetan irabazleekin.

Zure interesekoa izan daiteke...

Max Bionikoa marrazki bizidunak MAKUSI
Aurrerantzean, Android TV eta Amazon Fire TV sistemetan aurkituko dugu doako plataforma digitala, baita LG eta Samsung telebistetan ere.
Maik, Otok eta Vikek txoko zoragarriak bisitatuko dituzte, Yoko jeinu magikoa lagun dutela.
MAKUSIk Instagramen, TikToken eta YouTuben dituen kontuetan sareetarako prestatutako eduki esklusiboez gozatzeko aukera izango duzu.
Kideek bidalitako argazkiekin egindako bideo berezia argitaratuko dugu astero, larunbatetan, eta argazkiak gure plataformara igotzeko prozesua erraz-erraza izango da!
Gehiago kargatu