Berriak
ESTREINALDIA
“Yoko eta lagunak” saioaren 3. denboraldia, jada ikusgai!
Maik, Otok eta Vikek txoko zoragarriak bisitatuko dituzte, Yoko jeinu magikoa lagun dutela.
Uztailaren 5ean hasita, “Yoko eta lagunak”en 3. denboraldia ikusteko aukera izango da MAKUSI bideo plataforman. Mai, Oto eta Vik umeek Kanpoan jolastea maite dute, eta Yoko jeinu magikoari esker, txoko zoragarriak ezagutu ahalko dituzte: espazioa, baso magikoa eta antzinako hiri bat, besteak beste.
“Yoko eta lagunak” nazioartean oso ezaguna da: 2015ean fantasiazko saioak MIP Junior saria lortu zuen, eta Yoko pertsonaiaren abenturetan oinarritutako filma ere egin zuten. 4 urtera arteko umeentzako egokia da.
Saioaren 3. denboraldiaz gain, MAKUSIn lehenengo bi denboraldiak ere ikus ditzakezu. Sartu plataforman eduki guztien berri izateko!