Berriak
GO!AZEN

“Go!azen”en grabaziora joateko irabazleen zerrenda

Abuztuaren 6an egingo da bisita, goizez, eta laster argitaratuko ditugu xehetasun guztiak, gure webgunean eta sare sozialetan.

Orain egun batzuk “Go!azen”en grabaziora joateko zozketa abiarazi genuen MAKUSIn. Ekimenak egundoko arrakasta eta harrera ezin hobea izan du: 1.400 lagunek baino gehiagok parte hartu dute!

Irabazleek telesailaren denboraldi berria nola grabatzen den ikusiko dute, eta Basakabi udalekua eta aktore nagusiak gertutik ezagutzeko aukera paregabea izango dute.

Abuztuaren 6an egingo da bisita, goizez, Miramonetik abiatuta. Adi egon, laster argitaratuko baitugu informazio guztia, gure webgunean nahiz sare sozialetan. Esperientzia ahaztezina izango delakoan gaude!

Gogoratu, urte osoan zehar zozketa desberdinak martxan jartzen ditugu MAKUSIn, eta parte hartzeko derrigorrezkoa da Klubeko kidea izatea, gure webgunean pasahitzarekin saioa hastea eta luzatzen dizuegun galderari erantzutea. Erraz-erraza da!

Hona hemen irabazleen zerrenda:

- Luka Delgado Zabala

- Lur Amarika Bilbao

- Ilargi Vega López

- Amaia Fernandez Mateo

Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

Oharra:

MAKUSI taldea jarriko da harremanetan irabazleekin.

Zure interesekoa izan daiteke...

Toalla, txanoa, frisbee-a eta motxila jarri ditugu salgai EITB Dendan, eta kale ekitaldietan ere erosi ahalko dira.
Karta joko erraz eta azkarra da, adin guztietako pertsonentzako aproposa, eta EITB Dendan sartuta erosi ahalko duzu.
MAKUSIk Instagramen, TikToken eta YouTuben dituen kontuetan sareetarako prestatutako eduki esklusiboez gozatzeko aukera izango duzu.
Kideek bidalitako argazkiekin egindako bideo berezia argitaratuko dugu astero, larunbatetan, eta argazkiak gure plataformara igotzeko prozesua erraz-erraza izango da!
Gehiago kargatu