Berriak
ESTREINALDIA

“Max Bionikoa”, MAKUSI plataforman!

Maxek, munduko lehen akuri bionikoak, abentura zirraragarriak biziko ditu JC urre-arrainarekin batera.

Udan ere saio berriak estreinatuko ditu MAKUSI bideo plataformak, tartean, “Max Bionikoa” marrazki bizidunak. Thomas Digardek eta Emmanuel Klotzek sortutako saio dibertigarria 5-7 urte arteko umeentzat aproposa da.

Max, munduko lehen akuri bionikoa, da “Max Bionikoa” marrazki bizidunen protagonista. Jean-Claude (JC izenaz ezagunagoa den urre-arraina) lagun onenarekin laborategi batetik ihes egingo du, Woodchuck Woodsera joateko. Abenturaz abentura, Maxek eta JCk hango bizimodura moldatzen ikasi beharko dute.

Ez ahaztu, “Max Bionikoa” eta beste hainbat marrazki bizidun, saio eta film MAKUSI plataforman, zuk nahi duzunean, ikusi ahalko dituzu!

Zure interesekoa izan daiteke...

Toalla, txanoa, frisbee-a eta motxila jarri ditugu salgai EITB Dendan, eta kale ekitaldietan ere erosi ahalko dira.
Karta joko erraz eta azkarra da, adin guztietako pertsonentzako aproposa, eta EITB Dendan sartuta erosi ahalko duzu.
MAKUSIk Instagramen, TikToken eta YouTuben dituen kontuetan sareetarako prestatutako eduki esklusiboez gozatzeko aukera izango duzu.
Kideek bidalitako argazkiekin egindako bideo berezia argitaratuko dugu astero, larunbatetan, eta argazkiak gure plataformara igotzeko prozesua erraz-erraza izango da!
Gehiago kargatu