Berriak
GOMENDIOAK

MAKUSI bideo plataforma: aste honetarako gomendioak!

Plataforman eduki eskaintza zabala aurkituko duzu, doan, euskaraz eta adin-tarte desberdinentzat (0-4 urte, 5-7 urte eta +8 urte).

Marrazki bizidunak, telesailak, filmak, anime-ak, magazinak… Oporretan ere MAKUSI bideo plataformaren edukiak ikusteko tartetxo bat atera dezakezu! Estreinakoz ikusgai diren edukiez eta belaunaldiz belaunaldi igaro diren edukiez gozatu ahalko duzu. Guztia, euskaraz eta doan!

Aste honetarako hiru saio gomendatzen dizkizugu:

Maya erlea (0-4 urte)

Maya erle txikia oso bihurria da, baina beti dago prest besteei laguntzeko arazoren bat daukatenean. Hala, erlauntzean polena behar dutenean, erle erreginak Maya bidaliko du bila. Erle txikiak Willi erlamandoa izango du ondoan bidaian, eta biek mundu berria ezagutuko dute.

Ahizpak (5-7 urte)

Bi ahizpen eguneroko bizitzari buruzko telesaila da: Marine, 7 urtekoa, ume txikia da oraindik, eta Wendy, 13 urtekoa, nerabezaroaren erdian dago! Bihurria, hiperaktiboa, lotsagabea... eta sudurluzea ere bada Marine! Beti bururatzen zaio Wendy bere onetik ateratzeko modua.

Kodea Lyoko (+8 urte)

Jeremy Belpois, Ulrich Stern, Odd Della Robbia eta Yumi Ishiyama eskola kideak dira eta eskolatik hurbil dagoen fabrika abandonatu batean super-ordenagailu bat aurkituko dute. Ordenagailua piztean, Lyoko deituriko mundu birtuala ezagutuko dute.

MAKUSI bideo plataformaren inguruko informazio guztia irakurtzeko, sartu hemen.

Zure interesekoa izan daiteke...

Toalla, txanoa, frisbee-a eta motxila jarri ditugu salgai EITB Dendan, eta kale ekitaldietan ere erosi ahalko dira.
Karta joko erraz eta azkarra da, adin guztietako pertsonentzako aproposa, eta EITB Dendan sartuta erosi ahalko duzu.
MAKUSIk Instagramen, TikToken eta YouTuben dituen kontuetan sareetarako prestatutako eduki esklusiboez gozatzeko aukera izango duzu.
Kideek bidalitako argazkiekin egindako bideo berezia argitaratuko dugu astero, larunbatetan, eta argazkiak gure plataformara igotzeko prozesua erraz-erraza izango da!
Gehiago kargatu