Berriak
ESTREINALDIA

“Spellbound” telesailaren estreinaldia, MAKUSIn!

Cece Parker-Jones 15 urteko neskato estatubatuarra Parisera bizitzera joango da balleta ikasteko, baina familiaren sorginkeria liburua aurkitu ondoren, den-dena aldatuko da.

Ekainaren 28tik “Spellbound” telesaila dago ikusgai MAKUSI bideo plataforman. 8 urtetik gorako gaztetxoei zuzenduta, “Bila nazazu Parisen” telesail ezagunaren jarraipena da. Parisko Opera eta Ballet Eskolan ere girotuta dago, pertsonaia berriekin eta magian ardatza jarrita. Lehenengo denboraldiak 26 atal ditu orotara.

Hainbat herrialdetan (Ameriketako Estatu Batuetan, Frantzian eta Alemanian, besteak beste) ikusteko aukera izan dute, eta aurrerantzean, MAKUSIn ere egongo da eskuragai, euskaraz eta gailu guztietan.

Cece Parker-Jones 15 urteko nerabe estatubatuarra Parisera bizitzera joango da balleta ikasteko, baina familiaren sorginkeria liburua aurkitu ondoren, den-dena aldatuko da. Magia, dantza eta sorpresa ugari!

Egin klik hemen “Spellbound” telesaila ikusteko. Eta, oraindik ez baduzu “Bila nazazu Parisen” ikusi, ez galdu!

Zure interesekoa izan daiteke...

Toalla, txanoa, frisbee-a eta motxila jarri ditugu salgai EITB Dendan, eta kale ekitaldietan ere erosi ahalko dira.
Karta joko erraz eta azkarra da, adin guztietako pertsonentzako aproposa, eta EITB Dendan sartuta erosi ahalko duzu.
MAKUSIk Instagramen, TikToken eta YouTuben dituen kontuetan sareetarako prestatutako eduki esklusiboez gozatzeko aukera izango duzu.
Kideek bidalitako argazkiekin egindako bideo berezia argitaratuko dugu astero, larunbatetan, eta argazkiak gure plataformara igotzeko prozesua erraz-erraza izango da!
Gehiago kargatu