Berriak
ZOZKETA

Badakigu nork irabazi duen Disneyland Parisera joateko bidaia!

Zozketak harrera bikaina izan du: 2.300 lagunek baino gehiagok parte hartu dute. Eskerrik asko guztioi!

Azken asteotan Disneyland Parisera bidaia egiteko zozketa izan dugu martxan MAKUSIn. 2.300 lagunek baino gehiagok parte hartu dute, eta MAKUSI ume eta gaztetxoentzako ekosistema digital berriari ongietorria egiteko modu ezin hobea izan da.

Orain, zozketa egin eta gero, badakigu nor den irabazlea! Aiert Lasheras Suarez da bere izena. Zorionak, Aiert! Gogoratu, sariak honakoa hartzen du barne:

- Lau lagunentzat.

- Joan-etorriko hegaldia: Bilbo – Paris – Bilbo.

- Bi gau Disneyland parkeko hotel batean, ostatuarekin eta gosariarekin (gutxienez, hiru izarreko hotela).

- Disneyland parkerako sarrerak, hiru egunetarako.

Irabazleak ekainaren 30a baino lehen baieztatu beharko du noiz egingo duen bidaia. MAKUSI Taldea jarriko da harremanetan berarekin, informazio gehigarria emateko eta zalantza guztiak argitzeko.

Eskerrik asko zozketan parte hartu duzuen guztioi!

MAKUSIn martxan jarriko ditugun zozketa guztien berri izateko, egin klik hemen.

Zure interesekoa izan daiteke...

Egiten du  00:54 min.
Karta joko erraz eta azkarra da, adin guztietako pertsonentzako aproposa, eta EITB Dendan sartuta erosi ahalko duzu.
2024/05/28 - 12:54
Egiten du  09:00 min.
Kideek bidalitako argazkiekin egindako bideo berezia argitaratuko dugu astero, larunbatetan, eta argazkiak gure plataformara igotzeko prozesua erraz-erraza izango da!
2024/04/26 - 09:00
Egiten du  00:43 min.
MAKUSIk Instagramen, TikToken eta YouTuben dituen kontuetan sareetarako prestatutako eduki esklusiboez gozatzeko aukera izango duzu.
2024/05/14 - 12:43
Egiten du  03:08 min.
Toalla, txanoa, frisbee-a eta motxila jarri ditugu salgai EITB Dendan, eta kale ekitaldietan ere erosi ahalko dira.
2024/05/08 - 15:08
Gehiago kargatu