Berriak
ESTREINALDIA

“Txiki iletsu” saioaren atal berriak, MAKUSIn!

Protagonista nagusiak milaka abentura dibertigarri biziko ditu, bere ausardiari, adimenari eta sormenari esker oztopo guztiak gaindituz.

Ekainaren 7an hasita, “Txiki iletsu” saioaren atal berriak izango dira ikusgai MAKUSI bideo plataforma digitalean. Lau urtera arteko umeei zuzenduta dago, eta irudimena lantzen eta indartzen lagunduko die.

Protagonista nagusiak milaka abentura dibertigarri biziko ditu, bere ausardiari, adimenari eta sormenari esker oztopo guztiak gaindituz. Hizkuntza propio eta berezia erabiltzen du, umeek egiten duten moduan.

“Txiki iletsu” izen bereko ipuin ospetsuetan oinarrituta dago. Entretenimendutik abiatuta, honako balioak sustatzen ditu: pentsamendu kritikoa eta arduratsua, elkarlana eta ezagutzaren eta kulturaren garrantzia aintzat hartzea, besteak beste.

Sartu MAKUSI plataforman eta gozatu “Txiki iletsu”ren abentura dibertigarriez!

Zure interesekoa izan daiteke...

Toalla, txanoa, frisbee-a eta motxila jarri ditugu salgai EITB Dendan, eta kale ekitaldietan ere erosi ahalko dira.
Marinette eta Adrien nerabeak ditu protagonista, Ladybug eta Cat Noir superheroiak, hurrenez hurren. Biek euren botereak erabiliko dituzte Parisko gaizkileak garaitzeko.
MAKUSIk Instagramen, TikToken eta YouTuben dituen kontuetan sareetarako prestatutako eduki esklusiboez gozatzeko aukera izango duzu.
Kideek bidalitako argazkiekin egindako bideo berezia argitaratuko dugu astero, larunbatetan, eta argazkiak gure plataformara igotzeko prozesua erraz-erraza izango da!
Gehiago kargatu