Berriak
ADI!

“Robotia” filma ikusteko sarrerak zozkatuko ditugu!

MAKUSIn sarrera bikoitzak zozkatuko ditugu ekainaren 8an (larunbata) filma euskaraz eta pantaila handian ikusteko.

“Robotia” animaziozko filma ekainaren 7an estreinatuko da Euskadiko eta Nafarroako zinema-aretoetan, Zineuskadiren Zinema Euskaraz programaren eskutik. Diego Cagidek eta Diego Lucerok zuzendu dute, eta Jon Plazaolak eta Leire Martinezek bikoiztu dituzte pertsonaia nagusiak.

Alex eta Bibi fabrika berean eraiki dituzten robotak dira. Urte asko eman dituzte elkar ikusi gabe, eta oso izaera desberdinak dituzte, baina biek futbola maite dute. Zailtasun guztiei aurre eginda, futbol-zelaian robot talde zoragarri bat osatuko dute.

MAKUSIn sarrera bikoitzak zozkatuko ditugu ekainaren 8an (larunbata) filma euskaraz eta pantaila handian ikusteko.

Adi egon! Astelehenean zozketa eta zinema-aretoen zerrenda osoa argitaratuko dugu.

Gogoratu, parte hartzeko zure erabiltzaile eta pasahitzarekin saioa hasi eta zozketaren beheko aldean aurkituko duzun galderari erantzun.

Oharra:

- MAKUSI taldea jarriko da harremanetan irabazleekin.

- Parte hartzeko azken eguna: ekainak 5 (egun hori barne)

Zure interesekoa izan daiteke...

Toalla, txanoa, frisbee-a eta motxila jarri ditugu salgai EITB Dendan, eta kale ekitaldietan ere erosi ahalko dira.
Karta joko erraz eta azkarra da, adin guztietako pertsonentzako aproposa, eta EITB Dendan sartuta erosi ahalko duzu.
MAKUSIk Instagramen, TikToken eta YouTuben dituen kontuetan sareetarako prestatutako eduki esklusiboez gozatzeko aukera izango duzu.
Kideek bidalitako argazkiekin egindako bideo berezia argitaratuko dugu astero, larunbatetan, eta argazkiak gure plataformara igotzeko prozesua erraz-erraza izango da!
Gehiago kargatu
Gehiago kargatu