Ekainaren 2an etorri Euskal Eskola Publikoaren Jaira!
Ekainaren 2an Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaia hartuko du Ordiziak, “Publikoa aI do” lelopean eta Urdaneta eskolak antolatuta. 1994an lehenengo edizioa egin zenetik, helburu nagusi bera mantendu du: eskola publikoa euskal hezkuntza-sistemaren oinarri gisa aldarrikatzea. Euskara, publikotasuna, aniztasuna eta inklusioa ditu ardatz.
MAKUSIk txoko berezia izango du Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren barruan. Ume eta gaztetxoentzako jarduera desberdinez gozatzeko aukera izango da: egurrezko jolasak, joko interaktiboak, proiekzio eta marrazketa gunea, photocall-a, etab.
Gainera, MAKUSI Klubean izena eman ahalko da, abantaila guztiez gozatzen hasteko eta zozketa desberdinetan parte hartzeko, eta MAKUSI Unibertsoko produktu berriak izango dira eskuragai.
Ekainaren 2an galdu ezineko hitzordua izango duzu Ordizian!
Egin klik hemen mapa eta gune bakoitzaren xehetasunak ikusteko.