Berriak
BIZKAIKO IKASTOLEN JAIA

Maiatzaren 26an Ibilaldian ikusiko dugu elkar!

Hitzordua Getxon izango da, “Txonbo” lelopean, Algortako San Nikolas ikastolak antolatuta.

Maiatzaren 26an Ibilaldiaren 46. edizioa ospatuko da, Getxon. Laugarren aldiz egingo da udalerri horretan, eta aurtengoan Algortako San Nikolas ikastolari egokitu zaio antolatzea, “Txonbo” lelopean. MAKUSI han izango da, baita euskararen aldeko beste jai guztietan ere.

MAKUSI Gunea

Hori horrela, MAKUSI Gunera bertaratzen direnek Klubaren inguruko informazio guztia jasoko dute, tartean, kide izateak dakartzan abantailak. MAKUSI bideo plataformak eskaintzen dituen edukien berri ere izango dute.

Besteak bete, jokoak, “arcade” makinak, photocall-a eta proiekzio txokoa aurkituko dituzte, ume zein gaztetxoei zuzenduta.

Aurrekoa gutxi balitz, “Go!azen”eko aktoreek musika eta dantza ikuskizuna eskainiko dute eta MAKUSIko produktuak erosteko aukera ere izango da.

Ez galdu hitzordua!