Urriaren 10ean, MAKUSI Jaiaren ondoren, Bilboko BEC-en egingo den “Go!azen 13”ko aurrestreinaldirako 18 sarrera laukoitz zozkatuko ditugu MAKUSI Klubeko kideen artean
“Go!azen 13”ko Bilboko aurrestreinaldira joateko sarrerak zozkatuko ditugu!
Geroz eta gutxiago falta da “Go!azen 13” MAKUSIra heltzeko, baina hori baino lehen Bilbon lehenengo atala primizian ikusteko aukera izango duzue, aktoreekin batera, gainera.
Urriaren 10ean BEC-en ospatuko dugun MAKUSI Jaiaren ostean, arratsaldeko 17:30ean, Bizkaia Arena pabiloian izango da denboraldi berriko aurrestreinaldia. MAKUSI klubeko kideen artean 18 sarrera laukoitz zozketatuko ditugu. Denboraldi berriko lehenengo atala ikusteko aukera ederra ezta?
Oharrak:
- Derrigorrezkoa izango MAKUSI Klubeko kide izatea, webgunean saioa hasita izatea eta beheko galdera erantzutea
- Parte hartzeko azken eguna: urriak 8, osteguna
- MAKUSI taldea jarriko da harremanetan irabazleekin.
GO!AZEN 13
Berrikuntza ugari izango ditu “Go!azen 13” denboraldiak. Basakabi udaleku bat izatetik, udako musika eskola izatera igaroko da. Wellington Music Academy esanguratsuak Basakabi aukeratu du Euskal Herriko egoitza moduan. Hori bai, akordioa lortzeko, Maitanek gezur txiki batzuk esan ditu aukeraketa prozesuan. Aurten musikak udalekuan egundoko garrantzia izango duen arren, maitasun eta amodio istorioek lekua izango dute, baita lagunarteko harremanen gorabeherek ere.
Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn.
Arrakasta
Errorea
Akats bat egon da
Ez dago daturik
Ez dago kide gehiagorik parte hartzeko.