Berriak
OZEANOEN NAZIOARTEKO EGUNA

Ozeanoei buruz hizketan, Jon Kareagarekin

Itsasoarekin, animaliekin eta, orokorrean, naturarekin duen harremanaz gain, ozeanoak zaintzeko har ditzakegun neurriak ere azaldu dizkigu.

Ozeanoen Nazioarteko Eguna (ekainak 8) aitzakia hartuta, Jon Kareaga ingurumen aktibista eta ekintzailearekin solasean aritu gara. Txiki-txikitatik itsasoarekin, animaliekin eta, orokorrean, naturarekin harreman estua izan du, eta bere egunerokoan naturarekiko errespetua sustatzearen alde lan egiten du. Oroitzapen eta une bereziak gurekin partekatu ditu. Ur-kirolen zale amorratua ere bada; besteak beste, urpean igeri egitea, itsasoan bainatzea, surfa eta snorkle-a gustuko ditu.

Jonek Indiako ozeanoa, Pazifikoa eta Atlantikoa bisitatu ditu, eta Algorriko itsaslabarretatik, ozeanoak babesteko har ditzakegun neurriak azaldu dizkigu. Ezin dugu ahaztu guztion esku dagoela itsasoak zaintzeko pauso txikiak ematea.

Animaliei buruzko galderak ere erantzun ditu: gustukoen duen animalia, ezagutzen dituen animalia harrigarrienakā€¦

Adi egon, MAKUSIk Ozeanoen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du: laster zozketa berezia abiaraziko dugu! Egunotan gure webgunean eta sare sozialetan aurkituko duzu informazio guztia.

MAKUSI ZER IKUSI
KALAXKA

MAGAZIN BERRIA, ARITZ MENDIOLA ETA ANEPE ACEDOREKIN