Eskola erronka martxan da!
Ikastetxeei zuzendutako erronka abiatu dugu MAKUSIn. Sortu ‘Ikusi Makusi’ abestiaren bideoklipa zure ikastetxean eta hartu parte erronkan.
1. ‘Potx eta Lotx’ saioko abestiaren bideo tutoriala ikusi.
2. Koreografia horretan oinarrituta, zuen ikasgelako bideoa osatu.
3. Igo zuen bideoa beheko botoian sakatuz eta formularioa betez (maiatzaren 4ra arte).
Parte hartzen duten eskola guztien artean 10 finalista aukeratuko ditu epaimahai berezi batek, eta ondoren zuek aukeratuko duzue irabazlea zuen botoekin.
Sari potoloak dituzue zain! ikastetxerako proiektorea hamar finalistentzat, eta, MAKUSI unibertsoko protagonisten ikuskizuna bere ikastetxean bertan gozatzeko aukera erronka irabazten duen eskolarentzat.
Prest zaudete bideorik izugarriena sortzeko? Erakutsi zuen abilezia eta parte hartu erronkan!
Bideo tutoriala:
18:00
-
20:00