“One Piece” MAKUSIn ikusgai!
Munduko piratarik ezagunenetarikoaren istorio guztiak ikusi ahalko ditugu, ibilbide luze bat izango dute aurretik. Horretarako, Luffy-k tripulazio berri bat sortu beharko du eta “Going Merry” itsasontzian, zazpi itsasoak zeharkatuko dituzte. Bila dabiltzan altxorra urteetan beste pirata batzuk bilatu dute, baina ez dute aurkitu inoiz.
Lastozko kapela buruan duelarik lagun eta etsaiak topatuko ditu gure piratak. Bere elastikotasuna erabiliz borroka ugaritan hartuko du parte. Japoniar telesailak izugarrizko arrakasta izan du mundu osoan eta oraingoan, euskaraz izango dugu, MAKUSIn. Piraten erregea izatera helduko da? Altxorra aurkituko dute? Ez ezazu galdu!
MAKUSI ZURE ERARA
Gainera, gogoan izan, MAKUSI bideo plataforman edukiak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, zure kontuaren barruan adinaren araberako profilak sortzea gomendatzen dizugu.
Adi egon estreinaldi eta ekitaldi guztietara! Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!