ZOZKETA
ZOZKETA

“Go!azen 13”ko aktoreak ezagutzeko aukera ezin hobea duzu!

“Go!azen” telesaileko aktoreak gertutik ezagutu nahi dituzu? Agertokiaren atzean gertatzen diren bitxikeriak ezagutu nahi dituzu? Horrela bada, ez galdu gure zozketa esklusiboan parte hartzeko aukera!

MAKUSI Jaian, urriaren 10ean (larunbata), “Go!azen 13”ren aurrestreinaldia egingo dugu, 17:30etan, BEC!-n. Bada, MAKUSI Klubeko kidea izateagatik zozketa berezia prestatu dugu zuentzat: aurrestreinaldia baino lehen aktore guztiekin egoteko aukera!

Bi irabazle aterako ditugu, eta sarrera-sorta bakoitzak honakoa hartuko du barne: aurrestreinaldirako sarrera laukoitza eta telesaileko aktoreak ezagutzeko aukera.

Oharrak:

- Derrigorrezkoa izango da sarreretako bat heldu batek erabiltzea.

- Parte hartzeko azken eguna: urriak 7, asteazkena

- MAKUSI taldea jarriko da harremanetan irabazleekin.

GO!AZEN 13

Berrikuntza ugari izango ditu “Go!azen 13” denboraldiak. Basakabi udaleku bat izatetik, udako musika eskola izatera  igaroko da. Wellington Music Academy esanguratsuak Basakabi aukeratu du Euskal Herriko egoitza moduan. Hori bai, akordioa lortzeko, Maitanek gezur txiki batzuk esan ditu aukeraketa prozesuan. Aurten musikak udalekuan egundoko garrantzia izango duen arren, maitasun eta amodio istorioek lekua izango dute, baita lagunarteko harremanen gorabeherek ere.

Gainera, jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!


Arrakasta

Errorea

“Go!azen 13”ko aktoreak ezagutzeko aukera ezin hobea duzu!

Telesaileko protagonistekin momentu magikoa bizi dezakezu! Urriaren 10ean “Go!azen 13”ren aurrestreinaldira joateko sarrera laukoitza eta telesaileko aktoreak ezagutzeko aukera ezin hobea izan dezakezu.

Erabaki zein kidek hartuko duen parte

Aukeratu erantzun bat

“Go!azen 13”ko aktoreak ezagutzeko aukera ezin hobea duzu!

“Go!azen 13”ko aktoreak ezagutzeko aukera ezin hobea duzu!

Ez galdu hau!