Badugu Txuri Urdin Izotz Jauregiko zozketako irabazlea!
MAKUSI klubeko kideen artean, Txuri Urdin Izotz Jauregian (Donostia) bi lagunentzako aparteko saria zozkatu dugu: 30 minutuko saio gidatua begirale baten eskutik.
Aste Santuko oporraldian egiteko plan bikaina, ezta? Izotz gaineko patinajean zure lehen aldia bada, hasierako pausuak ematen ikasteko aukera paregabea izan daiteke. Aldiz, jada esperientzia apur bat baduzu, zure teknika hobetzeko momentua izan daiteke.
Beharrezkoa izango da irabazleak saiora kirol-arropa, galtzerdi luzeak eta eskularruak eramatea. Izotz-pistan hotz handia egiten du, ez gaitezen izoztu! Bestalde, saioaz gozatzeko beharrezkoak diren patinen eta kaskoaren alokairua sariaren parte izango dira.
HONA HEMEN IRABAZLEA:
MADDI ALDAZ SAIZAR
ZORIONAK MADDI!
Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn.
Arrakasta
Errorea