ZOZKETA
ZOZKETA

“Go!azen 12”ko aldizkari berria zozkatuko dugu!

Adi, “Go!azen” zaleok! Zozketa berri batekin gatoz. Telesailaren 12. denboraldiko amaierara iritsi gara jada, aurtengo udalekuek bere amaiera izan dute eta hori ospatzeko, “Go!azen” aldizkari ofizialaren 10 ale berri zozkatuko ditugu. Aldizkariaren 22. zenbakiaz gozatzeko aukera izango duzue!

Basakabiko isilpeko guztiak ezagutu ahal izango dituzu; Ekaitzen (Josu Iriarte) eta Marenen (Leire Nuñez) elkarrizketak irakurtzeko aukera izango duzu, egun bat Alaiarekin (Adriana Sanchez)  atala ere izango duzu esku artean, posterrak, pegatinak, denbora pasak…

Eta zertan ote dabil Leire (Sara Cozar), Basakabiko aurreko zuzendaria? Erantzun hau eta gehiago topatuko dituzu telesaileko aldizkari berrian!

Gogoratu aurrerantzean “Go!azen onenak” atalaz gozatzeko aukera duzuela MAKUSI plataforman!

Oharrak:

-              MAKUSI taldea jarriko da harremanetan irabazleekin.

-              Parte hartzeko azken eguna: otsailak 19 (12:00ak arte).

Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn. 


Arrakasta

Errorea

“Go!azen 12”ko aldizkari berria zozkatuko dugu!

Denboraldia amaitu dela ospatzeko aldizkari berriko 10 ale ditugu Makusi Klubeko kideen artean banatzeko. Eskuratu ezazu zurea!

Erabaki zein kidek hartuko duen parte

Aukeratu erantzun bat

“Go!azen 12”ko aldizkari berria zozkatuko dugu!

“Go!azen 12”ko aldizkari berria zozkatuko dugu!

Ez galdu hau!