ABENDUAREN 26RA ARTE
ZOZKETA

MAKUSI Gabon Festa: Donostiako emanaldirako sarreren zozketa

Bost sarrera laukoitz zozkatuko ditugu izena ematen duzuen MAKUSI Klubeko kideen artean. Ez galdu parte hartzeko aukera! Gogokoen dituzun pertsonaiekin primeran pasako duzu!


Urtarrilaren 3an MAKUSI Gabon Festa egingo dugu Donostian, Kursaalen, 17:30ean hasita. Gonbidapenik gabe geratu bazara eta hitzordua galdu nahi ez baduzu… Albiste ezin hobea dugu zuretzat! MAKUSIn bost sarrera laukoitz zozkatuko ditugu!

Potx eta Lotx pailazoek, Xabi Sound eta Izaskunekin batera, hainbat gorabehera, abentura eta bizipen ekarriko dizkigute oholtzara. Ohi legez, umorea, musika eta dantza ez dira faltako, oraingoan, Gabon giroan murgilduta.

Gogoratu, zozketan parte hartzeko, nahikoa izango da MAKUSI Klubeko kidea izatea, webgunean saioa hastea (erabiltzaile eta pasahitzarekin) eta beheko aldean aurkituko duzun galderari erantzutea.

Oharrak:

- MAKUSI taldea jarriko da harremanetan irabazleekin.

- Parte hartzeko azken eguna: abenduak 26 (egun hori barne).

Potx eta Lox, laguntza bila

Aurten, Potx eta Lotx pailazoek Gabonetako festa antolatu behar dute, baina arazoren bat izango dute antolaketan. Horregatik, MAKUSI unibertsoko gainontzeko partaideei laguntza eskatuko diete: “Power Up”, “Go!azen”, “Kalaxka” eta “Irabazi Arte” telesailetako pertsonaiek hartuko dute parte, baita “Ztanda” saioko partaideek ere.

Gainera, emanaldia sorpresaz beterik egongo da!

Arrakasta

Errorea

Akats bat egon da

Ez dago daturik

Ez dago kide gehiagorik parte hartzeko.

Eskerrik asko parte hartzeagatik!

MAKUSI Gabon Festa: Donostiako emanaldirako sarreren zozketa

Bost sarrera laukoitz zozkatuko ditugu izena ematen duzuen MAKUSI Klubeko kideen artean. Ez galdu parte hartzeko aukera! Gogokoen dituzun pertsonaiekin primeran pasako duzu!

Erabaki zein kidek hartuko duen parte

Aukeratu erantzun bat

MAKUSI Gabon Festa Donostiako emanaldirako sarreren zozketa

MAKUSI Gabon Festa Donostiako emanaldirako sarreren zozketa

Ez galdu hau!