“Go!azen 11”: aldizkari ofizialaren 14 ale zozkatuko ditugu!
Irabazleek 17. zenbakia eramango dute etxera. Posterra, denbora-pasak, pegatinak, argazkiak, elkarrizketak... Aldizkaria edukiz beteta dator!
Adi, “Go!azen” zaleok! Zozketa berria jarri dugu martxan! “Go!azen” aldizkari ofizialaren 14 ale zozkatuko ditugu! Aldizkariaren 17. zenbakia da, azarokoa, eta honako eduki hauek aurki daitezke bertan: atal berrien inguruko informazioa, denbora-pasak, posterra, pegatinak, argazkiak, abestien letrak… Horrez gain, Adriana Sanchez (Alaia) eta Ander Murillo (Manex) aktoreak hobeto ezagutzeko eta Aitziber Errazkin (Enara) zertan dabilen jakiteko aukera ere izango da.
Hitz gutxitan esanda, “Go!azen” aldizkariari esker, telesailaren sekretu eta pasadizo dibertigarrienak ezagutu ahalko dituzue. Ez galdu Basakabiko neska-mutilen abentura berriak! Egin klik hemen atal guztiak MAKUSIn ikusteko!
Parte hartzeko derrigorrezkoa izango da MAKUSI Klubeko kidea izatea, atarian saioa hastea (erabiltzaile eta pasahitzarekin) eta beheko aldean aurkituko duzun galderari erantzutea.
Oharrak:
- Parte hartzeko azken eguna: abenduak 26 (egun hori barne)
- MAKUSI taldea jarriko da harremanetan irabazleekin.
Arrakasta
Errorea
Akats bat egon da
Ez dago daturik
Ez dago kide gehiagorik parte hartzeko.