Zozketa: “Ene Kantak” Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean ikusteko sarrerak
Euskal musikak eta folkloreak bat egingo dute “Bisonte-mastodontearen bila” ikuskizunean. Agertoki gainean, Ene Kantak taldeko kideek Txantreako erraldoi eta kilikien konpartsa izango dute lagun.
Ene Kantak taldeak eta Txantreako erraldoi eta kilikien konpartsak lan berria taularatuko dute: “Bisonte-mastodontearen bila”. Haurrentzako antzezlana da, euskaraz, Nerea Urbizuk idatzitakoa, izen bereko liburuan oinarrituta. Euskal musikak eta folkloreak paper garrantzitsua jokatuko dute, zuzeneko abesti, koreografia, pertsonaia berri eta eszenografia ikusgarriekin.
Ikuskizunaz zuzenean gozatu nahi? Historiaurrera atzera bidaia zirraragarria egiteko prest? Hala bada, ez galdu MAKUSIn abiarazi dugun zozketa berrian parte hartzeko aukera!
Ikuskizuna hainbat agertokitan taularatuko dute, tartean, Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean. Hiri horietako bakoitzean antzezlana ikusteko bost sarrera zozkatuko ditugu. Hau da, lau irabazle aterako ditugu guztira, eta bakoitzak bost sarrera lortuko ditu.
Datak ongi gorde:
- Euskalduna Jauregia (Bilbo). Abenduak 23, 12:00etan.
- Mendizorrotza (Gasteiz). Abenduak 26, 12:00etan.
- Victoria Eugenia Antzokia (Donostia). Abenduak 28, 18:30ean.
- Baluarte (Iruñea). Abenduak 30, 16:00etan.
Ohi legez, zozketan parte hartzeko derrigorrezkoa da MAKUSI Klubeko kidea izatea, webgunean saioa hastea eta beheko aldean aurkituko duzun galderari erantzutea.
Zeren zain zaude? Eman izena!
Oharrak:
- Parte hartzeko azken eguna: azaroak 20 (egun hori barne)
- MAKUSI taldea jarriko da harremanetan irabazleekin.
Arrakasta
Errorea
Akats bat egon da
Ez dago daturik
Ez dago kide gehiagorik parte hartzeko.