Zozketa: Animedon jaialdian “Dragoi Bola”ren omenaldira joateko gonbidapenak
Anime ospetsuaren lehen atala eskainiko da, euskaraz, eta bikoizleetako batzuk han bilduko dira. Horrez gain, zuzeneko musika emanaldiak, opariak eta gonbidatu bereziak ere izango dira Principal Antzokian.
Animearen zaleak zorioneko dira! Aurten, estreinakoz, Animedon Donostiako Anime Topaketa antolatu da, eta horren baitan egun bat eskainiko diote “Dragoi Bola” telesail ospetsuari.
Hala, urriaren 20an, “Son Gokuk euskaraz hitz egin zuenekoa” lelopean, omenaldia egingo diete “Dragoi Bola”ko pertsonaietako batzuk bikoiztu zituzten aktoreei. Printzipal Antzokiak hartuko du hitzordua, eta han izango dira Xabier Amuriza (bikoizketa zuzendaria), Seve Atencia (Goku), Ana Guadalupe Fernandez (Bulma) eta Joxe Felipe Auzmendi (Freezer). Horrez gain, “Dragoi Bola”ren lehen atala eskainiko dute pantaila handian, eta zuzeneko musika emanaldiak, opariak eta gonbidatu bereziak ere izango dira.
Gokuren abenturen jarraitzaile sutsua bazara, ez galdu gure zozketa berrian parte hartzeko aukera! MAKUSIn ekitaldira joateko hiru gonbidapen bikoitz zozkatuko ditugu!
Gogoratu, parte hartzeko, derrigorrezkoa da MAKUSI Klubeko kidea izatea, webgunean saioa hastea (erabiltzaile eta pasahitzarekin) eta zozketaren beheko aldean aurkituko duzun galderari erantzutea.
Oharrak:
- Parte hartzeko azken eguna: urriak 17 (16:00ak arte).
- MAKUSI Taldea jarriko da harremanetan irabazleekin.
- Derrigorrezkoa da heldu batek gonbidapenetako bat erabiltzea.
Arrakasta
Errorea
Akats bat egon da
Ez dago daturik
Ez dago kide gehiagorik parte hartzeko.