AURRESTREINALDIAK
MAKUSI JAIA

ZOZKETA: “Go!azen” eta “Power Up” telesailen aurrestreinaldiak

Larunbatean, 17:30ean hasita, BECen egingo den ekitaldirako bi sarrera laukoitz zozkatuko ditugu MAKUSIn. Ez galdu aukera eta lehenbailehen izena eman!


Urriaren 12an, MAKUSI Jaiari amaiera borobila emateko, “Go!azen” eta “Power Up” saioen denboraldi berriak aurrestreinatuko ditugu BECeko Bizkaia Arenan! Emanaldia 17:30ean hasiko da, eta ateak ordu bat lehenago, 16:30ean, irekiko dira. Bi saioetako aktore nagusiak ere bertan izango dira, oholtza gainean, bilduko diren ikusleei harrera berezia egiteko.

Sarrerak lortu nahi dituzu? Bada, MAKUSIri esker, sarrerak doan eskuratzeko aukera izango duzu! Bi sarrera laukoitz zozkatuko ditugu larunbat honetarako.

Parte hartzeko derrigorrezkoa izango da MAKUSI Klubeko kidea izatea, erabiltzaile eta pasahitzarekin webgunean saioa hastea eta beheko aldean aurkituko duzun galderari erantzutea.

Parte hartzeko azken eguna: urriak 11 (12:00ak arte).

Oharrak:

- MAKUSI Taldea jarriko da harremanetan irabazleekin.

- Derrigorrezkoa izango da heldu batek sarreretako bat erabiltzea.  

ZORTE ON!

Arrakasta

Errorea

Akats bat egon da

Ez dago daturik

Ez dago kide gehiagorik parte hartzeko.

Eskerrik asko parte hartzeagatik!

“Go!azen” eta “Power Up” telesailen aurrestreinaldietarako sarreren zozketan parte hartu!

Larunbatean, 17:30ean hasita, BECen egingo den ekitaldirako bi sarrera laukoitz zozkatuko ditugu MAKUSIn. Ez galdu aukera eta lehenbailehen izena eman!

Erabaki zein kidek hartuko duen parte

Aukeratu erantzun bat

ZOZKETA Goazen eta Power Up telesailen aurrestreinaldiak

ZOZKETA Goazen eta Power Up telesailen aurrestreinaldiak

Ez galdu hau!