ZOZKETA
MAIATZAREN 28RA ARTE

“Lagunak erreskatera” filma ikusteko sarreren zozketa

Maiatzaren 31tik aurrera izango da ikusgai zinema-aretoetan Zinema Euskaraz egitasmoaren barruan estreinatuko den bosgarren filma.

Lagunak erreskatera

Zinema Euskaraz programak euskal ikus-entzunezkoen sektorea sustatzea du xede. Horregatik, haur nahiz gaztetxoei zuzendutako filmak euskarara bikoizteaz arduratzen da, hizkuntzaren erabilera bultzatu eta hedatzeko.

Maiatzaren 31n estreinatuko da hurrengo filma, “Lagunak erreskatera”. Supergaizkile misteriotsu batek apar arrosa toxikoz beteko du oihana. Apar hori urarekin kontaktuan lehertu egiten da, eta hondamendiari aurre egiteko animalien kuadrilla erreskatera etorriko da.

MAKUSIn “Lagunak erreskatera” ikusteko 14 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu ekainaren 1erako. Parte hartzeko, zure erabiltzaile eta pasahitzarekin saioa hasi eta erantzun beherago aurkituko duzun galderari.

Zorte on!

Oharra:

- MAKUSI taldea jarriko da harremanetan irabazlearekin.

- Parte hartzeko azken eguna: maiatzak 28 (egun hori barne).

“Lagunak erreskatera” filma ikusteko sarreren zozketan parte hartu nahi duzu?

Errore bat egon da 

'

Ez dago daturik.

Ez dago kide gehiagorik parte hartzeko.

Eskerrik asko parte hartzeagatik

“Lagunak erreskatera” filma ikusteko sarreren zozketan parte hartu nahi duzu?

Maiatzaren 31tik aurrera izango da ikusgai zinema-aretoetan, Zinema Euskaraz egitasmoaren barruan.

Erabaki zein kidek hartuko duen parte

Aukeratu erantzun bat