ZOZKETA
EKAINAREN 10ERA ARTE

Disneyland Parisera bidaia zozkatuko dugu!

Lau lagunentzako bidaia izango da, eta parte hartzeko bi baldintza bete beharko dira: MAKUSI Klubeko kide izatea eta MAKUSI bideo plataforma digitalean erregistratzea. Izena emateko epea ekainaren 10era arte irekita egongo da.

DISNEYLAND MAKUSI

Adi! MAKUSI Klubeko kideentzako albiste ezin hobea dugu! Unibertso berria abian dela behar bezala ospatzeko, Disneyland Parisera joateko bidaia zozkatuko dugu, familiarekin edo lagunekin inoiz ahaztuko ez duzun abentura bizi dezazun.

Lau lagunentzako bidaia izango da, eta honako hau hartuko du barne:

- Joan-etorriko hegaldia: Bilbo – Paris – Bilbo.

- Parisko aireportutik hotelerako joan-etorriak.

- Bi gau Disneyland parkeko hotel batean, ostatuarekin eta gosariarekin (gutxienez, hiru izarreko hotela).

- Disneyland parkerako sarrerak, hiru egunetarako.

Sariaz ekainaren 15etik abenduaren 15era bitartean gozatu beharko da, eta irabazleak ekainaren 30a baino lehen baieztatu beharko du noiz egingo duen bidaia.

Parte hartzeko, honako bi baldintza hauek bete beharko dira:

1) MAKUSI Klubeko kide izatea eta zozketan izena ematea. Oraindik ez bazara MAKUSI Klubeko kide, egin klik hemen

2) MAKUSI bideo plataforma digitalean erregistratzea (plataforman izena emateko erabili den helbide elektronikoa zozketan bertan dagoen beheko galdetegian idatzi beharko da). Erregistratu hemen.

Oharra:

- MAKUSI taldea jarriko da harremanetan irabazlearekin.

- Parte hartzeko azken eguna: ekainak 10 (egun hori barne, 12:00ak arte).

- Ezinbestekoa izango da beherago aurkituko dituzun lege-oinarriak irakurri eta onartzea.

Arrakasta

Errorea

Errore bat egon da

Ez dago daturik

Ez dago kide gehiagorik parte hartzeko

Eskerrik asko parte hartzeagatik

Disneyland Parisera joateko bidaiaren zozketan parte hartu!

Lau lagunentzako bidaia izango da, eta parte hartzeko bi baldintza bete beharko dira: MAKUSI Klubeko kide izatea eta MAKUSI bideo plataforma digitalean erregistratzea. Izena emateko epea ekainaren 10era arte irekita egongo da.

Erabaki zein kidek hartuko duen parte

Aukeratu erantzun bat

Lege-oinarriak irakurri ditut eta onartzen ditut

Disneyland Zozketa

Disneyland Zozketa

Gehiago kargatu