Iritsi da “Go!azen 13”, gaurtik aurrera MAKUSIn ikusgai!
Wellington Music Academy esanguratsuak Basakabi aukeratu du Euskal Herriko egoitza moduan. Hori bai, akordioa lortzeko, Maitanek gezur txiki batzuk esan ditu aukeraketa prozesuan, batez ere instalakuntzei buruz dagokionean, eta horrek arazoak ekarriko dizkie bai Maitaneri eta baita Garaziri ere.
Udalekua guztiz eraberritua aurkitzeaz gain, “Go!azen 13”n lau pertsonaia berri izango ditugu gurean: Ilargi (Maren Alonso), Kaia (Ane Sarasua), Luka (Gaizka Fernandez) eta Imanol (Iñigo Gastesi). Jada ezagunak ditugun Alaia (Adriana Sanchez), Bosko (Ander Ayerza), Izar (Irati Marin), Roke (Jon Alonso), Karla (Ainhoa Tabuyo), Maren (Leire Nuñez) eta Joritz (Julen Taboada) ere motxila ametsez beteta iritsiko dira udalekura.
Denboraldi berria sopresaz, abenturaz eta ilusio eta pertsonaia berriz beterik egongo da. Musika edonon topatuko dugu eta maitasun eta laguntasun harremanen gorabeherak ere ez dira atzean geratuko aurtengo udaleku musikalean.
Gainera, astero-astero atal berriez gozatzeaz gain, "Go!azen 13" unibertsoarekin lotutako eduki esklusiboak izango dituzue bideo-plataforman: "Altxor ezkutuak", "Bideo bereziak" "Musikalak", "Tutorialak”... Hau guztia eta gehiago, gaur, gaueko 21:00etatik aurrera, MAKUSIn ikusgai!
Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!