MAKUSI zure alboan izango duzu ikasturte berriaren hasieran, estreinaldiz eta eduki berriz beteta!
Henry Danger (2. Denboraldia) - Irailak 4
“Henry Danger” telesail arrakastatsua bueltan izango dugu bideo-plataforman! Presta zaitez abentura berrien eta misio super-sekretuen parte izateko. Henry Dangerren bigarren denboraldian, Henryk eta Kid Dangerrek erronka berriei, ustekabeko zitalei eta askoz gehiagori egin beharko diete aurre... hau guztia euren sekretu handia mantentzen saiatzen diren bitartean!
Potx eta Lotx - Irailak 18
“Potx eta Lotx” saioa inoiz baino indar gehiagorekin itzuliko da 4.denboraldiko jarraipen honetan. Potx, Lotx, Izaskun eta Xabi Sund Euskal Herritik bueltaka ibili ostean, Auskalomendin egingo dute geldialdia denbora luze batez. Nerea aldiz Londres aldetik ibili da udara osoan. Boskotearen abentura berriak ezagutzeko prest?
Loa eta Laia (atal berria) - Irailak 25
Ikasturte berriari erritmoa eta bizipoza emateko asmoz itzuliko dira Loa eta Laia abesti berri batekin. Gorputzak mugitzeko prest?
Bestalde, “Go!azen 13”ko lehen aurrestreinaldi esklusiboaz gozatzeko aukera izango duzue Donostiako ZINEMALDIAN, hilaren 25ean. Denboraldi berriko lehenengo sekretutxoak ezagutzeko prest?
Hau guztia gutxi balitz, urteko hitzordu nagusia ere gerturatzen ari da, MAKUSI jaia! Laster jakinaraziko ditugu zehaztasun guztiak. Aurtengoa ere izugarrizko festa izango da!
Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!