Berriak
BERRIA

“Zientzia Piztia” saioaren zuzeneko emanaldia eskainiko da “Naukas Kids” jaialdian

Irailaren 20an izango da esperimentu zientifikoen zuzeneko emankizuna, Arnaitz Fernandez aurkezleak gidatuta, Euskalduna Bilbaon

Esperimentu zientifikoetan oinarritutako “Zientzia Piztia”ren ikuskizun honen helburua, zientzia etxeko txikiei modu atseginean gerturatzea da. Arnaitz Fernández fisikari eta meteorologoak eta Virginia Imaz pailazo eta aktoreak aurkeztuko dute igandean, 13:00- 14:00 bitartean aurrera eramango den ikuskizuna.

Esperimentuen bitartez, abentura zientifiko txiki batean murgilduko gara: objetu txikiak dantzan jarri, marrazkiak bizidun bihurtu... Murgildu gaitezen elkarrekin zientziaren munduan!

Ikuskizun guztietarako sarrera doakoa izango da, aforoa bete arte. Naukas Kids 2026 Bilbo Zientzia Plaza (BZP) jaialdiaren parte da. Irailaren 16tik urriaren 4ra bitartean, BZPren bederatzigarren edizioak zientziaz beteko du Bilbo, hitzaldi, erakusketa, ikuskizun, tailer eta beste hainbat jarduerekin.

OHARRAK:

·         Lekua: Euskalduna Bilbao jauregia. 0B Aretoa.

·         Data: irailak 20, igandea.

·         Ordutegia: 13:00 – 14:00.

·         Hizkuntza: euskara.

·         Adina: 5 urtetik aurrera.

·         Sarrera: librea, aforoa bete arte.

·         Oharra: 5-7 urte bitarteko haurrek, heldu laguntzaile batekin batera, esperimentuak zuzenean egin ahal izango dituzte lehen ilaretan. Plaza            mugatuak. Gainerako parte-hartzaileek etxean esperimentuak egiteko material-kit bera jasoko dute.

Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn.

Ez galdu hau!