Berriak
BERRIAK

EITBren MAKUSI Jaia familia osoarentzako festa jendetsu eta ikusgarria izan da!

Adin guztietako ume eta gaztetxoentzako ekintzak antolatu ziren BEC!en, egun osoan zehar, tartean “Go!azen 12”ren sekulako aurrestreinaldia.

Urriaren 11n, Barakaldoko BEC!-era itzuli ginen, MAKUSI Jai handiaren bigarren edizioa ospatzeko. Harrera ezin hobea izan zuen, 10.000 lagun baino gehiago hurreratu zineten, benetan ikaragarria. Programazio anitz eta zabala izan zuen jaiak, egun osoan zehar, euskaraz eta familiei zuzendutako jarduerekin.

Ateak zabaldu eta 10.000 metro karratuak, haur eta gaztetxoz bete ziren, MAKUSI unibertsoko pertsonaia, telesail, ikuskizun eta beste hainbat ekintzaz disfrutatzeko. Joseba Olagarairen gidaritzapean, agertokiak hasiera eman zion eta 12:00etan Potx eta Lotx, beraien “Lagunekin topa” ikuskizunarekin oholtzaratu ziren. Zer nolako barreak bota genituen, gutxi balitz, dantza eta kantuz bete zuten pabilioia. Loa eta Laia-rekin ere etengabe egon ginen abesten, giro ederra jarri zuten. Eszenatokia ixteko lanak Go!azenen esku egon zen eta bukaera ezin hobea eman zioten jaiari, ez zen abesti bat ere falta izan.

“Mari, sorgin ehitzatari”-ren gunetik igaro zinetenak, botereak izatea zer den bizi zenuten jolas berezi batekin. “Ameslarien banda” gunean emanaldiak izan genituen egun osoan, zoragarria benetan  eta “Irabazi Arte” gunean, futbolinean eta giza futbolinean.

Egun osoan zehar honako jarduerak antolatu ziren, besteak beste:  puzgarriak, ludoteka, irakurketa eta margotzeko txokoak, ipuin kontalaria, tailerrak, eskulanak, abentura parkea, ohe elastikoak, puzgarriak, “food truck”ak… Aurtengo EITB Maratoiak bere txoko berezia izan zuen MAKUSI Jaian, eta Jaiaren babesleek, Kaiku, IHOBEk eta Garbikerrek, ere gune propioak izan zituzten.

Aurrestreinaldiak: “Go!azen” eta “Power Up”

Ekitaldiari amaiera borobila emateko, “Go!azen 12”ren aurrestreinaldiak hartu zuen Bizkaia Arenak. Azpimarratzekoa da, gainera, sarreren salmentarekin bildutako diru guztia EITB Maratoiari zuzendu dela.

Emanaldia hasi baino lehen, MAKUSIk abiarazitako Meet and Greet zozketaren irabazleek bi telesailetako aktoreak ezagutu zituzten. 3.000 lagun inguru bildu ziren Bizkaia Arenan; ohi legez, “Go!azen”eko aktoreek ikusleak dantzan jarri zituzten, eta emozioz beteriko uneak izan ziren nagusi.

Eskerrik asko MAKUSI Jaira etorri zineten guztioi!  

Ez galdu hau!