MAKUSI Gunea Bilboko Aste Nagusian izango da!
Heldu da Bilboko Aste Nagusia eta aurten ere Txikigunean izango da Makusi Gunea, ezin zuen hutsik egin zita garrantzitsu honetara. Aste osoan zehar, goizez zein arratsaldez, Casilada Iturrizar parkean, hainbat jolas eta ekimen jasoko ditu guneak, egurrezko jolasak, margotzeko gunea, porteria puzgarria, eta baita Makusi maskotarekin argazkiak ateratzeko aukera ere!
Halaber, MAKUSI Gunera bertaratzen direnek Klubaren inguruko informazio guztia jasoko dute, tartean, kide izateak dakartzan abantailen berri. Ondo pasatzeko eta esperientzia berriak bizitzeko familia-gunea ere izango da. Ez galdu hitzordua!
MAKUSI udan ere bai
MAKUSIn edukiek ez dute etenik, plataforman eduki ugari izango duzue, zuen telesail, pelikula eta audio gustukoenaz gozatzen jarraitzeko. Gainera, jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!