Berriak
ESTREINALDIA

“Go!azen 11”ren lehen atala, jada ikusgai, MAKUSI bideo plataforman!

“Altxor Ezkutua” ataleko bideoak ere MAKUSIn ikusi ahalko dira, primizian, eta sare sozialetan eduki bereziak landuko dira, telesaila hasi aurretik eta denboraldi osoan zehar.

“Go!azen 11” iritsi da! Azaroaren 15ean estreinatu da denboraldi berria MAKUSI bideo plataforman, beste inon baino lehen. Ondoren, hilaren 22tik aurrera, ETB1en eskainiko da, eta telebistan eman ostean egongo dira atalak ikusgai MAKUSIn. Gainera, “Altxor Ezkutua” ataleko bideoak ere MAKUSIn ikusi ahalko dira, primizian, eta sare sozialetan (Instagram eta TikTok) eduki berezi eta esklusiboak landuko dira, telesaila hasi aurretik (#goazenoroitzen traola erabilita) eta denboraldi osoan zehar.

“Go!azen 11” nobedadez beteta iritsiko da. Aurtengoan ere Basakabiko gaztetxoen abenturez gozatzeko aukera izango da, betiko osagaiak nahastuta: lagunen arteko harremanak, amodiozko istorioak, misterioak, umorea… eta, nola ez, musika eta dantza ez dira faltako. Ez ahaztu, gauzak, askotan, ez dira diruditena! 

Iazko pertsonaia batzuekin egingo dugu topo: Garazi (Nerea Elizalde), Gontzal (Kimetz Etxabe), Saioa (Mikele Arizkorreta), Luken (Ander Lacalle), Aner (Xabier Elizalde), Bosko (Ander Ayerza) eta Maitane (Nerea Arriola). Baina noski, urtero legez, pertsonaia berriak ere hartuko ditu Euskal Herriko udalekurik ospetsuenak: Izar (Irati Marin), Joritz (Julen Taboada), Alaia (Adriana Sanchez), Manex (Ander Murillo), Oihane (Garazi Urkola) eta Leire (Sara Cozar). 

Hitz gutxitan esanda, denboraldi berria itzela izango da!

1, 2, 3, 4… “GO!AZEN”

#GoazenMakusin

"Go!azen 11": pertsonaia nagusien galeria!