“Go!azen”eko pertsonaien ilustrazio berriak lortzeko zozketa, MAKUSI Jaian!
ADI! Albiste on batekin gatoz! Jakingo duzuenez, urriaren 12an (larunbata) MAKUSI Jaia egingo dugu BECen, eta “Go!azen” unibertsoaren zaleek galdu ezineko hitzordua izango duzue!
17:30ean telesailaren 11. denboraldia aurrestreinatuko dugu Bizkaia Arenan, lehenengo atala pantaila handian ikusteko. Ohi bezala, gainera, aktore nagusiak ere bertan egongo dira eta “Go!azen”eko produktuak erosteko aukera izango da. Hori gutxi balitz, 15:30ean “Go!azen”eko musika emanaldia ere egongo da agertoki gainean.
Aurten SORPRESA HANDIA prestatu dugu! “Go!azen”eko pertsonaien ilustrazio berri eta esklusiboak (12 orotara) sortu ditugu; MAKUSI Jaira etorri eta bertan aurkituko duzuen QR kodea eskaneatzen duzuenon artean bakarrik zozkatuko ditugu. Hau da, derrigorrezkoa izango da urriaren 12an MAKUSI Jaian, BECen, egotea eta MAKUSI Klubeko kidea izatea!
Eta sorpresa ez da hor amaituko! “Go!azen”eko aktoreek banatuko dituzte ilustrazio horiek ikuskizuna bukatutakoan! Zer deritzozu?
MAKUSI Jaira etorri eta zozketa esklusiboan parte hartu!
Ohar garrantzitsua: zozketa urriaren 12an, 11:00etatik 15:00etara, bakarrik egongo da irekita.