Maiatzak 18, Museoen Nazioarteko Eguna
Maiatzaren 18an ospatzen da Museoen Nazioarteko Eguna, eta mundu osoko museoek, tartean, Euskal Herrikoek, egun berezi horrekin bat egingo dute. Sarrera doakoa edo merkeagoa izan ohi da, eta askotariko jarduerak ere prestatzen dituzte, egunean bertan edo bezperan.
1977an ospatu zen estreinakoz, Museoen Nazioarteko Kontseiluak antolatuta, eta urte bakoitzean gai desberdin bat hartzen dute ardatz. Aurtengoan, Museoak hezkuntzaren eta ikerketaren alde izango da goiburua. Eskaintza oso zabala eta anitza egongo da, familia osoaren gozamenerako.
Gogoratu, asteburu honetan kulturarekin saihestu ezineko hitzordua izango duzu!
Egin klik esteketan Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako museoek Museoen Nazioarteko Egunaren harira antolatuko dituzten ekimenen berri izateko: