“Izugarria eta hiri ikusezina” eta “Bila nazazu Parisen”, jada ikusgai!
MAKUSI euskarazko bideo plataforma digitalaren eskaintza gero eta zabalagoa da. Horren adibide, saio estreinatu berri dira: “Izugarria eta hiri ikusezina” (berria), 5-7 urte bitartekoentzat eta “Bila nazazu Parisen” (3. denboraldia), 8 urtetik gorakoentzat.
Lehenengo estreinaldia “Izugarria eta hiri ikusezina” animaziozko telesaila da. Protagonistek, Yik, Jinek eta Pengek, mundu berri eta magiko bat aurkituko dute, Everest izeneko yetia lagun dutela.
Horrez gain, plataformak “Bila nazazu Parisen” telesailaren 3. denboraldia ere estreinatu du. Lena Grisky 1905 urtetik 2018 urtera salto egingo duen dantzari gaztea da. Lenak egungo gizartean integratzeko ahalegin handia egin beharko du, eta Parisko Operaren eskolan dantzatzen hasiko da.
Sartu MAKUSI plataforman eta ez galdu telesail horiez gozatzeko aukera!